IUSFUNDIE
Oinarrizko eskubideak eta egoera irregularean dauden etorkinen atxilotze, atxikitze eta kanporatze prozedurak: analisi kritiko-praktikoa eta alternatibak

Laburpena

Honako proiektu hau kanpora daitezkeen pertsonen eskubideen eremu teoriko diziplinartekoan kokatu behar da, nahiz eta oso enpirikoa den ikuspegi batetik, gure eremu oso hurbilean erabateko garrantzia duen egitate juridiko eta sozial bat baita abiapuntua: "espres" deritzon atxiloketa, barneratzea eta kanporatzea (ABK) (72 ordutan egiten dena). Gaiaren xedea kaltetuek dituzten oinarrizko eskubideen bermeak juridikoki zein politikoki aldarrikatzea da, bai eta egiten diren bortxaketak salatzea ere. Egiatan, Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkarteko salaketa eta aholkularitza Bulegoaren, zein Estatuko federazioko beste antolaketen zereginetan toki nabarmena betetzen duen gaietariko bat da. "Espres" fenomeno horrek ABK prozeduretan aldaketa dakar, kaltetutakoen eskubideak gutxiengo adierara murrizten baitira taktikoki. Prozedura berria izanik, era honetako atxiloketa, barneratze eta kanporatzeei buruzko ikasketa juridiko eta sozialak oso urriak dira. Begi bistakoa da, bai akademian, bai eta abokatutzaren batzorde, herri-defendatzaile eta defentsa letratu eta sozial moduko berme -erakundeetan fenomenoa ulertu, galderak planteatu eta alternatibak proposatuko dituzten ikasketa sozio-juridiko zehatzen beharra.